ATAZA
Misioa aurrera eramateko, betiko moduan, Lurraren sistema informatikoetan sartu (erabiliko dituzuen web helbideak) eta planeta bertara ere jaitsi beharko duzue. Informazioa lortzeko 5 talde desberdinak abian jarriko dituzue. Talde bakoitzak urak planetarekin duen harremanaren alderdi bat aztertuko du:
1. Zeintzuk dira Lur planetan dagoen uraren ezaugarri nagusiak?
Badirudi planeta honetan urak garrantzi handia duela bizitzarako. Ura dagoenean bizitza dago baina ez dagoenean ez dugu bizitzarik ikusi. Zein ezaugarri du urak hain garrantzitsua izateko? Eginkizun hori Kimika Batzordearen ardura izango da. Horretarako ontzitik irten beharko duzue uraren laginak hartzeko.
2. Nola banatzen da ura Lurrean eta zertarako erabiltzen du gizakiak?
Horretaz Baliabide Batzordea arduratuko da. Bere lana uraren banaketa planetan ezagutzea izango da, hots, zeintzuk tokitan eta zein proportziotan dagoen aztertu behar du. Horrez gain, gizakiak egiten duen erabilpena ere aztertuko duzue.
3. Zein da uraren dinamika planetan?
Lurraren atmosfera aztertu genuenean han ere uraren presentzia ikusi genuen, beraz, ura leku batetik bestera mugitzen dela susmatzen dugu. Gai honen inguruan, Geologia Batzordea dokumentatu beharko da.
4. Uraren kontsumoa orekatuta dago?
Base Nagusiaren datuen arabera, gizakiak uraren kontsumoarekin azaroak ditu. Badirudi, bere bizitza uraren menpe badagoen ere, ur ugari galtzen dutela ondo zaintzen ez dakitelako. Honi buruzko ikerketa egitea Kontsumo Batzordearen misioa izango da.
5. Lurreko ura ondo zainduta dago ala bere atmosferarekin bezalako arazoak daude?
Artetarrok lurreko atmosferak kutsadura arazoak zituela ikusita, urarekin ere gauza bera gertatzen zaien aztertu nahi dugu. Kutsadura Batzordeak egingo du analisia.
