GIDA DIDAKTIKOA
NORI ZUZENDUTA?
WebQuest hau DBH-ko 1.
kurtsoko Natur Zientzien curriculumean agertzen den “HIDROSFERA” gaia lantzeko
dago prestatuta.
HELBURUAK
WebQuest honen bitartez
Oinarrizko Hezkuntzako curriculumeko oinarrizko 8 konpetentziak landu daitezke.
Egiterakoan, lortzen baita:
- Hidrosfera gaiaren edukiak
ikasi.
- Natur Zientzien arloko lau
diziplina nagusien (F-K-B-G) arteko lana koordinatu.
- Zientzia–Teknologia-Gizartearen
ildoan lan egin.
- Ikerkuntza eta lan
kooperatiboa sustatu
- Internet-en bidez lortutako
informazioa sailkatu, aztertu, sintetizatu eta antolatu ondoren berezko
produktu berri bat eraiki.
- Teknologia berriek dituzten
abantailak erabili.
ARGIBIDE BATZUK
Irakasleak
argi eta garbi azaldu behar die ataza zein den, aurrera eramateko zer egin behar
den eta nola ebaluatuko zaien errubriken bitartez. Prozesuaren dinamizatzailea
izan behar da, lan erritmoak eta ataza betetzeko epeak bermatuz eta taldeen
heterogeneotasuna, erregulazioa eta
lanaren banaketa orekatua izatea zainduz. Taldeen jarraipenak eta
kudeaketak garrantzi handia dute, ikerketarako behar izango duten guztia
errazten: edukiekiko laguntza, informazioaren antolaketa, ikas saioen erabilpena, taldearen aholkularitza, sortuko
diren kezka eta gatazken ebazpena...
Irakasleak
ere zaindu behar du txosten eta produkzioen aurkezpenetan batzordekide guztiek
(4 edo 5 pertsona) hartu behar dutela parte, lanaren banaketa kontrolatuz.
Norbanako
txostena betetzeko, ikasle bakoitzak batzordeen txostenak eskura eduki behar
ditu, jasotako informazioaz baliatuz norbanako produkzioa egiteko.
Talde eta ikasle bakoitzeko ebaluazioa bermatzeko, txostenak eta produkzioak “puzzle”-ren teknikaz eta norbanako txostenaz osatzen dira.
Jigsaw edo "puzzle" izeneko teknika erabiltzeko, batzordeen lanaren ondoren, taldeak berrantolatzen dira eta talde berrietan aurreko batzorde desberdin bakoitzeko kide bat dago. Honen ardura, erakusketan, bere batzordean egindako lana kide berriei azaltze izango da. Horrela guztiok hartzen dute azaltzeko ardura.
Ebaluaziorako errubrikak erabiliko dira:
- Txostenerako (batzorde
bakoitzaren lana –talde osoarena- ebaluatzeko). Irakaslearen ardura
- Aurkezpenerako (ebaluazio
indibiduala, talde berrietako beste
kideek eginda). Ikasleen ardura.
- Norbanako txostenerako
(ebaluazio indibiduala). Irakaslearen ardura
Ondoren, ikasle bakoitzaren azken ebaluazioa egiteko, kontuan hartu beharko dira bere batzordearen txostenarena, bere aurkezpenarena eta bere norbanako txsotena.
OHARRA: txostenak betetzeko,
testu prozesadore batean kopiatu behar dira
(“jaitsi” behar dira dowload sakatuz).
LAGUNGARRI GISA
Alde
batetik Web helbideak estatikoak ez direlako (agertzen eta desagertzen dira,
helbidea aldatzen dute...) eta
bestetik, euskararen kasuan web helbideen ekoizpena handiagotuz doalako,
baliabideen atala nolabait zaharkitua gelditu daiteke.
Irakasleek arazo horri aurre
egiteko WebQuest
bera testu moduan jarrita eskaintzen dizuegu erabilgarria
jarraitzen izateko. Horrela, zuek nahi adina egokitzapen egiteko aukera izango
duzue.
DENBORIZAZIOA
Hau da gure gomendioa,
orientatzeko asmoz:
1. saioa: WQ-aren
planteamenduaren azalpena eta lan taldeen antolakuntza.
2. eta 3. saioak: Informatika
gelan, txostenak egiteko lana.
4. eta 5. saioak: Batzordeen
lana ikasgelan edota laborategian produkzioak egin ditzaten eta aurkezpenak
prestatzeko.
6. eta 7. saioak: Ikasgelako
erakusketan, talde berrantolatuta bakoitzean aurkezpenak (txostena eta produkzioa)
(25 minutu kide bakoitzarentzat).
8. saioa: Norbanako txostena
betetzeko.
Hautazko aukera: erakusketa zabaldu ikastetxe mailan
(gurasoak ere gonbidatuz). Horrela eginez gero, 6 eta 7 saioak ekintza honen
saiakera bihurtzen dira.
OHARRA


