PROZESUA
Adierazi den eran, 5 talde
desberdinak lanean jarri behar dituzue
jo eta ke. Bakoitzak bere txosten ofiziala bete beharko du eta beste lanen bat burutu
ere eginkizuna osatzeko. Hori guztia gero Aditu
Handien Batzorderako aurkeztu eta azaldu egin beharko denez, lehendabizi ,
informazioa elkarren artean komunean jarriko duzue, taldeak berrantolatuz eta lanen emaitzak elkartrukatuz. Bestalde, Adituek pentsatu dute
lurtarrekin lehendabiziko kontaktua egitea komeni zaigula eta gure ikerketaren
erakusketa batean eskaintzea modu aproposa izango litzateke. Zentzu horretan,
zuen taldeen elkartrukaketa erakusketaren saiakera egokia izango da.
Jarraian gehiago zehaztuko zaizue talde bakoitzaren eginkizuna.

