SARRERA
Andromeda galaxian dagoen Linus-sistemako Arteta planetatik irten zineten Esne-biderantz, hango sistemen eta planeten ezaugarriak ikertzeko zereginarekin.
Gogoratzen duzue misioaren garrantzia. Linus-sistemaren eguzkia itzaltzen hasia zegoen eta artetarrok arazoari irtenbideak aurkitu behar zenizkioten zuek bizi ahal izateko egokiak izan daitezkeen planetak aurkituz.
Urte asko pasatu dira bidaia hasi zenetik eta eguzki-sistema aztertzen ari zineten bitartean agindu bat jaso zenuten: sistema honetako LURRA izeneko planeta analizatu behar zenuten. Base Nagusian zeukaten txosten zahar baten arabera, Lurrean bizia omen zegoen eta Artetan daudenen antzeko baldintza planetarioak egon zitezkeela susmatzen zen.
Agintariek, informazio zehatza nahi zuten zenbait aspekturi buruz datu-base zentralean biltzeko, Aditu Handien Batzordean azter zezaten. Lehendabizi, Lurraren ATMOSFERAri buruzkoa izan zen eta eginkizuna erabateko lehentasuna zeukan. Orain, analisiarekin jarraitzeko, Lurraren azaleko hiru laurdenak estaltzen dituen ur masa aztertu beharko duzue, HIDROSFERA izenekoa.
Eginkizunak, berriro ere, erabateko lehentasuna dauka.
Eta gogora ezazue, Indarrak lagunduko zaituzte beti!!

